Doneztebeko Udalak pisu bat enkantean atera du

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 10a, 10:00

Leitza karrikan, 1. zenbakian dagoen 1. pisua (ezkerra) da enkantean atera dutena.

Hasierako prezioa 71.144,79 euro da eta baldintza guztiak udalaren webgunean daude irakurgai.

Doneztebeko Udalak Leitza karrikako 1. zenbakian duen lehenbiziko etxebizitzaren (1.A, ezkerra) enkantean atera du. Interesdunek eskaerak abenduaren 17ra arte, hau da, hurrengo ortzegunera arte, aurkez ditzakete. Sarrerako prezioa 71.144,79 euro izanen da, hortaz, baldintza-agiri horretan adierazitakoa baino tasa txikiagoa duen eskaintzarik ez dute onartuko. Informazio guztia eta bete beharreko eranskinak www.doneztebe.eus webgunean daude irakurgai.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun