Iker Vicentek irabazi du seigarren aldiz segidan Nafarroako aizkora txapelketa

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 7a, 09:48

Atzo emakumezkoen eta gizonezkoen arpana txapelketak ere erabaki ziren Donezteben. Argazkia: LEGARRA

Iker Vicentek (Otsagabia) erakutsi du berriz ere ez duela aurkaririk, eta seigarren aldiz jarraian irabazi du Nafarroako aizkora txapelketa, bere lana 30 minutu eta 44 segundotan amaituta. Atzetik sailkatu dira Jon Rekondo (Leitza) eta Oier Kañamares (Aroztegi). Lehian, podiumera igo zirenaz gain, Eneko Saralegi (Leitza) eta Julen Kañamares (Ruben Saralegiren azken orduko ordezkoa) aritu ziren. Heldu den igandean Vicentek Euskal Herriko txapelketa jokatuko du Bilbon.

Nafarroako aizkora txapelketa nagusiaren finala jokatu zuten atzo Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan, ate itxiekin. Finaleko ohiko lana egin zuten: lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko moztea.

Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren sailkapena
 
  1. Iker Vicente Saralegi 30' 44"
  2. Jon Rekondo Salaberri 34' 01"
  3. Oier Kañamares Ibarra 39' 04"
  4. Julen Kañamares Mugertza 39' 14"
  5. Eneko Saralegi Martikorena 45' 01"
 

Iker Vicentek irabazi du seigarren aldiz jarraian Nafarroako Aizkora Txapelketa.

Emakumezkoen Arpana txapelketa ere

Nafarroako Aizkora Txapelkeraren finalarekin batera, Nafarroako emakumezkoen arpana txapelketa ere jokatu zen Donezteben. Iraizoz ahizpak eta Alaitz Olano eta Olatz Altuna leihatu ziren.

Denborak:
  1. Ainhoa Irazoiz Cires eta Maria Irazoiz Cires  5' 30"
  2. Alaitz Olano Sotil eta Olatz Altuna Gaztelumendi 6' 13"
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun