Donamariako Udalak ondasunen kontribuzioa ordaintzeko epea ireki du

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 26a, 10:00

Landalurren eta hirilurren gaineko ondasunen zergak ordaintzeko epea abenduaren 30ean akituko dela aditzera eman du Donamariako Udalak.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren kontuan ordainduko dira, Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean. Helbideratuak, berriz, azaroaren 24an kargatu zituzten, titularrek baimendutako banku-kontuetan. Zergaren likidazioak ez dira banaka helaraziko, nahi duenak udaletxean kontsulta dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun