Doneztebeko osasun etxean sartzeko maskara kirurgikoak bakarrik onartuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 3a, 14:00

Kutsatu kopuruak behera egin duen arren, zuhurtziaz jokatzen segitzeko beharra nabarmendu dute.

Doneztebeko osasun etxera bertaratzen diren herritarrei, zentroan sartzeko, maskara kirurgikoa janzteko deia egin diete. Zentroan maskara erabiltzea derrigorrezkoa izanen denez, salbuespen kasuetan, telazkoarekin joaten direnei hori kenduarazi eta kirurgiko bat emanen diotela adierazi dute. Modu horretan, osasun zentroko langile zein erabiltzaile guztien segurtasuna bermatu nahi dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!