Erreka Kirol Elkarteak median federatu eta asegurua ateratzeko deialdia zabaldu du

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 4a, 10:00

Erreka Kirol Elkarteko kideak abenduaren 31n Mendaurrera egin zuten irteeran.

Erreka Kirol Elkarteak 2021ean Errekarekin federatu eta mendiko asegurua atera nahi dutenei dei egin die.

Modu berean, momentu honetan federatua dagoenak eta baja eman nahiko  lukeenak abenduaren 20a arteko epea du. Bide batez, federatu ahal izateko Errekako bazkide egin behar dela oroitarazi dute (25 euro ordaindu behar dira).

Bertzalde, elkarteak urtero egiten duen saskiaren zozketa abenduaren 18an eginen dute 20:00etan elkartearen egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun