0-3 urte arteko txikiek asteartero 11:00etatik 12:00etara ipuin eta musikaz gozatzeko aukera izaten segituko dute. Haizea Loira izanen da txokoaren arduraduna orain ere. Osasun neurriak betetzeko edukiera mugatua izanen da eta bakoitzak bere esterila edo kuxina eraman behar du. Informazio gehiago 641 58 99 08 telefonoan.