Eguberrietako postal lehiaketa antolatu du Doneztebeko Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 28a, 15:00
Proposamenak abenduaren 11 baino lehen igorri behar dira.

Parte-hartzaileen artean herriko saltokietan erositako produktuez osatutako 3 saski eder zozketatuko dira.

Doneztebeko Udalak Eguberrietako postalen lehiaketa abiatu du. Postalen formatua eta teknika librea izanen dira. Proposamenak izena, telefono zenbakia eta adinarekin igorri behar dira abenduaren 11 baino lehen udaletxean (09:00-14:00) edo liburutegian (16:30-20:00). Informazio gehiago: 641 58 99 08.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun