Leurtzarako sarbidea abenduaren 2ra arte itxita izanen dela jakinarazi du Urrozko Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 27a, 13:30

Azken aste hauetan obretan ari dira Leurtzako urtegietan eta horren ondorioz, itxita dago sarbidea. Hasiera batean gaur, azaroak 27, irekiko zutela adierazi bazuten ere, azkenean, abenduaren 2ra arte itxita izanen dela adierazi dute Urrozko Udaletik. Lehendik zegoen aparkalekua egokitu eta bertze bat prestatzeko asmoa dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun