Gasaren instalazioa berrikusi behar dutela erranez Urrozen «baimenik gabe» bi lagun dabiltzala ohartarazi dute

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 24a, 14:01

Plano handi bat eskuan, etxez etxe gasaren instalazioa berrikusi behar dutela erranez, bi lagun ikusi dituzte Urrozen, baina baimenik gabe. Baimenaz galdetu dietenean, azpikontratatutako enpresa batekoak direla adierazi omen dute. Urrozko Udalak, bere aldetik, berrikusteko lan horren inguruko jakinarazpenik ez duela jaso adierazi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun