Juanenea eta Endika saldiastarrek galdu egin dituzte binakako txapalketako beraien lehen partidak

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 23a, 19:00
Juanenea eta LarraƱaga ez ziren arerio izan Urriza eta Labakarentzat.

Urriza-Labakak eta Segurola-Barrenetxeak lortu dituzte Binakakoan lehenengo lau puntuak

Giro aldetik hotz, ikuslerik gabe, eta jokoan ere emozio haundirik gabe erabaki ziren larunbatean, Galarretan, Binakako Txapelketaren lehengo bi partidak. Lehenengo partidan Urriza eta Labakak erraz gainditu zituzten Aritz Juanenea saldiastarra eta Larrañaga, 40-26. Bigarrengoan berriz, parekotasun pixkat gehiago egon zen, baina 40-30 irabazi zuten Segurola eta Barrenetxea IV.ak, Etxarri eta Endika Urrutia saldiastarraren aurka.

Ikuskizun gehiago espero zen lehenengo partidan Juanenea eta Larrañagarengandik, baina ez ziren izan aurkari gogorrak Urriza eta Labakarentzat. Urriza jaun eta jabe izan zen eta 20 tantorekin partiduko erremontistarik onena izan zen. Hasieratik lortu zuten abantaila handia eta 15ekoa ere izan zen momentu batzuetan. Azkenean urdinek puntu negatiboa salbatzeko helburua gutxienez lortu zuten. Honela garaileek lau puntu bildu zituzten eta galtzaileak punturik gabe geratu ziren.

Barrenetxearen sakeak erabaki zuen bigarren partida
Bigarrengoan Barrenetxearen sakeak egin zuen zuloa lehenengo tantuetan eta abantaila horrek eman zien garaipena gorriei. 20-10 aurreratu ziren Segurola eta atzelari hernaniarra eta horietatik 10 sakez eginak zituen Barrenetxeak. 28-25era hurbildu ziren urdinak, baina azken tantoetan akats gehiegi egin zituzten. Galtzaileek ez zuten punturik batu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun