Astearte goizero bezala, gaur ere Doneztebeko liburutegiko Ipuin Txokoa online eskainiko dute

Ttipi-Ttapa 2020ko azaroaren 17a

11:00etan asteartero bezala, Haizea Loirak ipuin saio dotorea prestatu du.

Gaur Doneztebeko liburutegiko Ipuin Txokoak, astero bezala, etxeko paretak zeharkatuko ditu. 0-3 urte bitarteko haurrentzako hitzordua 11:00tan zehaztu dute. Zoom aplikazioaren bidez eskainiko du Haizea Loirak saioa eta sarbide zenbakia (774 4573 7166) eta pasahitza (6PNCdP) eskuragarri paratu dituzte. Informazio gehiago nahi duenak 641 58 99 08 telefonora dei dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun