Urtero bezala, Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak Eguberrietako saski ederra osatu du urtean zehar egiten dituen jarduerak finantzatzeko eta txartelak herriko denda eta ostatu gehienetan paratu ditu salgai.
Honako sari hauek osatzen dute saskia: 150 euroko balea Doneztebarrak Merkatari eta Zerbitzu elkarteko saltokitan gastatzeko; 150 euroko balea erregaian; Robot xurgatzailea (Roomba); bi lagunentzat asteburuko ateraldia; hutsean ontziratzeko makina; ordenagailu eramangarria; mendiko bizikleta; 50" telebista; bi lagunentzako otordua eskualdeko jatetxe batean; eta, ardo, urdaiazpiko nahiz likorez hornitutako saski eder bat, bertzeak bertze.