Leurtzako urtegirako sarbidea itxiko dute asteburu honetatik aitzinera

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 13a, 11:00
Leurtzako urtegiko aparkalekuan moldaketa-lanak egin behar dituztenez, bertara joateko errepidea itxiko dute asteburu honetatik aitzinera.

Aparkalekuan obrak egin behar dituzte eta tresneria astuna eraman beharko dute.

Leurtzako urtegietako errepidea asteburu honetatik aitzinera itxita egonen dela jakinarazi du Urrozko Udalak, aparkalekua egokitzeko lanak egin behar dituztelako. Herrigunean kartela jarriko dute, bisitariak ez igotzea eskatuz. Izan ere, tresneria astuna sartu beharko dute lanak egiteko eta bidea estua da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun