Mendi egunaren arrakasta ikusita, Errekak bertze saio bat eskainiko du

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 13a, 20:00
Alex Txikonek izan duen jarrera eskertu nahi du Errekak.

Bi egun hauetan salgai jarritako 120 sarrerak ia agortuak daudela ikusita, Errekak Mendi Egunaren barrenean bertze saio bat antolatu du.

Saio hau, bertze biak bezala, azaroaren 21ean izanen da, 12:00etan. Euskarazko saioa izanen da hau ere, eta Alex Txikon egonen da, arratsaldeko saioetan bezala. Hirugarren honen sarrerak Ostizen daude salgai, 5 eurotan.

Covid-19ko protokoloak jarraituz, saioko 60 sarrera salduko dira. Zinemako ateak 11:45ean ireki eta 14:00etarako hutsa egon beharko du, desinfektatze lanak egiteko. Aipatu ordutegia betetzeko, puntualitatea eskatzen dute. Sarreran gel desinfektatzailea izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun