Gazteluko Sagardia-Goñi familiari buruzko saioa gaur ETBn

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 11a, 16:00
Sagardia-Goñi familiari gertatutakoa azaltzen. Argazkia: ETB.

ETB2ko 'Vamos a Hacer Historia' saioak 'Gaztelu: La sima del horror' atala pantailaratuko du gaur 22:30ean.

Elene Lizarralde kazetariaren eta Jose Manuel Gonzalez Cemberllin historialariaren eskutik, Gazteluko familia baten hilketa izanen du hizpide ETB2ko 'Vamos a Hacer Historia' saioak. Gerra Zibila hasi eta berehala gertatu zen hilketa eta leize batera bota zituzten Josefa Goñi eta haren sei semeak. 

Duela 80 urte baino gehiago gertatu zen arren, galdera asko daude airean. Gaurko saioan, Jose Maria Esparza idazlearen, Paco Etxeberria auzitegiko medikuaren eta udalaren zein herritarren jarraipenari esker jakindakoa ageriko eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun