Saldiasen uso-postu batetik erori eta helikopteroz eraman dute ehiztari bat

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 11a, 13:11

Saldiasko uso-postu batean gertatu da ezbeharra gaur goizean, 37 urteko ehiztari bat 10 metroko alturatik erori eta konortea galduta gelditu denean. 112 Larrialdi Zerbitzuetan deia hartu ondotik, Doneztebeko Osasun Etxeko osagileak, Foruzaingoaren Elizondoko komisaldegiko patruila bat eta Oronoz-Mugairitik Nafarroako suhiltzaileen talde bat joan dira istripua gertatu den tokira, erreskate-lanetan laguntzeko. Anbulantzia joateko bide egokirik ez zegoenez, helikopteroa erabili behar izan dute zauritua Iruñeko Ospitalera eramateko, pronostiko erreserbatuarekin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun