Egur loteak eskatzeko deialdia egin du Iturengo Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 11a, 15:00
Eskaerak aurkezteko azken eguna azaroaren 16a, astelehena, izanen da.

Bertze urteetan bezala, Iturengo Udalak egur loteak eskatzeko deialdia egin du. 

Loteak etxean jasoko dira eta eskatzaileek egurra atera eta eramatea ordaindu beharko dute. Loteak zazpi tona ingurukoak izanen dira eta familia bakoitzak gehienez bi eskatzen ahalko ditu. Horrez gain, herriko lursailean uzten direnean hilabeteko epean moztu beharko direla jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun