Nafarroako Gobernua, tokian tokiko udalen laguntzarekin, lurralde osora zabaltzen ari den egitasmoa da Helpbidea eta, dagoeneko, hainbat herritan indarrean dute. Gure inguruan aitzindari ziren Leitza, Areso, Goizueta, Arano eta Zubieta eta, pixkanaka, herri guztietara ailegatzeko lanean ari dira. Ezkurran ere, Nafarroako Gobernuarekin eta Tracasa enpresa publikoarekin elkarlanean, identifikazio plakak paratzen hasiak dira. Baserri eta bordetatik hasi diren arren, gero herriko etxeetan banatuko dituzte.