Zubietako Udalak estalpeko sukaldea berrituko du

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 12a, 08:00
Inauterietan eta Euskararen Egunean otorduak estalpean egiten dituzte herritarrek.

Sukaldeko tresnerian 19.573 euroko inbertsioa eginen du eta butanoa ateratzeko etxola eraikitzea 2.298 euro kostako da.

Zubietako Udalak estalpeko sukaldea berritzea erabaki du. orain dauden etxetresnak kendu eta gasezko bi sukalde (launa sukoak) eta labea paratuko dituzte. Horrez gain, suburua aldatuko dute eta ontzi-garbigailua eta mahai beroa paratuko dituzte. Mahai, apalak eta armairuak barne, sukaldeko tresnerian 19.573 euroko (BEZik gabe) inbertsioa egitea aurreikusi dute. Bide batez, butanoa sukaldetik aterako dute. Horretarako, kanpoko aldean gas instalaziorako etxolatxo bat paratuko dute, lau butano-botila gordetzeko. Honen aurrekontua 2.298,86 eurokoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun