Beintza-Labaienen herri-lur zati baten trukea onartu du Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 5a, 19:00
Trukaketaen helburua bide publiko baten erdian dagoen eremu partikular bat kendu eta, modu horretan, ibilgailu handien joan-etorria erraztea da.

Beintza-Labaienen Epuregi eremuan 120 m2-ko herri-lur zatia Galdatzagañako 129 m2-ko jabetza partikularreko bertze lur zati batekin trukatzea onartu du Nafarroako Gobernuak. Trukaketa honen helburua bide publiko baten erdian dagoen eremu partikular bat kentzea da eta, modu horretan, bolumen handiko ibilgailuen joan-etorria erraztea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun