Nafarroako Gobernuak 2021eko 'Hezkuntza Azpiegituren Planerako' 21 milioi eskainiko ditu

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 4a, 12:00
Iturengo Pulunpa eskolako ikasleak jardunean. Egun, eskolak Iturengo Udaletxean izaten dituzte.

Urte honen amaieran Iturengo Pulunpa eskola berriaren eraikuntza amaituta egotea aurreikusten da.

Carlos Gimeno, Hezkuntza sailburuak, astelehen goizean aurkeztu zuen 2021. urterako Hezkuntza Azpiegituren Plana. Departamentuak Nafarroako sare publikoko ikastetxeak eraiki, egokitu edo hobetzeko 21.569.362 euro erabiliko dira.

Hezkuntza Azpiegituren Planak hainbat lehentasun ezartzen ditu, bertzeak bertze, matrikulatutako ikasleen araberako instalazioen egokitzea, eta espazioen hobetze eta optimizatzea, edota oztopo arkitektonikoak kentzea. 

Horrela, 2020. urtearen amaierarako Iturengo Pulunpa eskola berriaren eraikuntza amaituta egotea aurreikusten da. Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeei dagokienez, Oronozko Baztan Ikastetxe Integratuaren exekuzio proiektua idatziko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun