Gaur, aitzineko astean bezala, Doneztebeko liburutegiko Ipuin Txokoak etxeko paretak zeharkatuko ditu. 0-3 urte bitarteko haurrentzako hitzordua 11:00tan zehaztu dute. Zoom aplikazioaren bidez eskainiko du Haizea Loirak saioa eta sarbide zenbakia (761 2765 9491) eta pasahitza (qDVw9C) eskuragarri paratu dituzte. Informazio gehiago nahi duenak 641 58 99 08 telefonora dei dezake.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.