Doneztebeko San Migel ikastetxeko 16 ikasle konfinatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 29a, 15:14
Azken orduetan 295 ikasle konfinatu dituzte. Tartean, Doneztebeko San Migel eskolako 16 ikasle.

Lehen Hezkuntzako borzgarren mailako ikasleak dira konfinatu dituztenak.

Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako 830 ikasle konfinamendua akitu eta ikastetxetara itzuli dira. Bertze 295 ikasle, berriz, konfinatu egin dituzte. Azken horiekin, 2.890 ikasle dira egun etxean daudenak. Azken 24 orduetan konfinatutakoen artean, Doneztebeko Lehen Hezkuntzako borzgarren mailako 16 ikasle daude.

144 geletako eta 85 ikastetxetako ikasle dira gaur gaurkoz etxean daudenak eta ikasleria osoaren %4,6 dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun