Doneztebeko Intzakardi parkea itxita dago

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 27a, 11:00

Urriaren 20tik 21era arteko arratsean izandako haizete zakarrak Doneztebeko Intzakardi parkeko hainbat zuhaitz bota zituen lurrera. Orduko kalteen ondorioz, eta segurtasuna bermatzeko asmoz, geroztik itxita dago parkea. Udalak bertzelakorik jakinarazi arte itxita mantenduko dutela adierazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun