Azarorako gimnasia hipopresibo ikastaroa antolatu nahi du Donamaria-Gazteluko Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 26a, 14:00
16 urtetik goitiko herritarrek parte hartu ahal izanen dute. Argazkia: Aiaraldea.eus.

Saioak ortzirale ilunabarretan izanen dira eta 16 urtetik goitiko herritarrek parte hartu ahal izanen dute.

Azarorako abdominal hopopresibo klaseak antolatu nahi ditu Donamaria-Gazteluko Udalak. Ikastaroa dohainik izanen da eta 16 urtetik goitiko herritarrek parte hartu ahal izanen dute. 

Gazteluko ostatuko egoitzan ematea aurreikusi dute, Bego Viela gidari dutela. Taldeak izen-emate kopuruaren arabera eginen dira eta klaseak ortzirale ilunabarretan izanen dira. Apuntatu nahi duenak 659 61 32 32 telefonora deitu beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun