Onddo ederrak hartu dituzte Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 22a, 17:00

Angel Gago eta Lorentxo Petrirena sunbildarrek onddo ikusgarriak bildu dituzte egunotan herriko mendietan. Gagok bi kilotik goitikoak hartu ditu eta Petrirenak kilo eta erdiko onddo dotorea. Otordu ederrak egiteko osagai faltarik ez dute izanen. On egin! 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun