Istripua Doneztebe eta Donamaria tartean

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 14a, 20:30

Doneztebe eta Donamaria tartean ibilgailu bat bidetik atera eta azpiko belaira erori da (NA-4040 errepidea 1,2 Km). Foruzaingoak jakitera eman duenez, gidaria, 71 urtekoa, bere kabuz atera da autotik. Hala ere, Nafarroako Ospitalgunera eraman dute anbulantzian. Oronozko suhiltzaileek, Foruzaingoak eta Doneztebeko osasun taldeak artatu dute istripua. Kontuz euriarekin!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun