'Proiektu sortzaileen marketin' ikastaroa azaroaren 3tik aurrera Donezteben

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 14a, 15:00
Ikastaroaren iraupena 60 ordukoa izanen da.

Proiektu sortzaileen marketin izenburua duen ikastaroa, datorren azaroaren 3tik  aurrera Donezteben burutuko da. Sektorean lan egiten duten edota erabiltzaileekin erlazioa duten sektoreetan lan egin nahi duten pertsonen konpetentzia profesionalak hobetzea da ikastaroaren helburu nagusienetariko bat.

Eredu hezigarri nahiz praktikoa emanez eta proiektu zehatzak aztertuz, ikastaroan parte hartzen duten pertsonek ideia bat proiektu bilakatzeko bide egokienak zein diren ikasiko du.

Bederatzi jardunalditan garatuko da, hiru astez, asteartetik ostegunera. Gaiak anitzak izanen dira: proiektu sortzaileen marko orokorra, komunikazioa, ideia proiektu bihurtzea, marka sortzea, proiektuari forma grafikoa ematea eta babesleen akzioak, bertzeak bertze.

Ikastaroan proiektu garapenean eta formakuntzan esperientzia handia duten profesionalek parte hartuko dute.

Izen-emateak 948 45 03 09 telefonora deituz, esantest@navarra.es helbidera idatziz edo online bidez egin daiteke http://www.formaccion.info.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun