Gripearen kontrako txertoa paratuko dute gaur Zubietan

Ttipi-Ttapa 2020ko urriaren 13a

Joan den astelehenean Ezkurran aritu ziren gripearen kontrako txertoa paratzen.

Zubietako Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, gaur, asteartea, 12:30etik 13:30era, Zubietako estalpean gripearen kontrako txertoa paratuko dute. 60 urtetik goitikoei eta gaixotasun kronikoak dituztenei gomendatu diete, baina nahi duten guztiek izanen dute hartzeko aukera. Maskararekin joan beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun