Donamariako Udalak Ipar Martxa ikastaroan interesa dutenei jakinarazteko deia egin die

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 12a, 17:00
Amaia Odriozola eta Katixa Oteiza Bidasoko Bide Berdean egin zuten Ipar Martxan.

Ikastaroa antolatu ahal izateko guttienez hamar lagun beharko dira.

Donamariako Udalak Ipar Martxan interesa duten herritarrei jakinarazteko eskatu die, 722 72 21 63 telefonora Whatsappa idatziz. Hala, herrian ikastaroa antolatzeko aukerarik baden aztertu nahi dute. Guttienez hamar laguneko taldea osatu beharko da eta parte-hartzaileek hiru orduko ikastaroaren truk (larunbat edo igande goizean eskainiko litzateke) 30na euro ordaindu beharko lukete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun