Denboraldi batez itxita egon da Donamariako liburutegia baina gaur berriz irekiko dute Herriko Etxean dagoen lokala. Liburuak maileguan hartzeko edo leitzeko gela gisa erabiltzen ahalko da. 500 bat liburuk osatzen dute gaur egun Donamariako liburutegia, literatura klasikokoak batzuk eta egungoak bertzeak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!