Ogia egiteko ikastaroa Donezteben urriaren 17an

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 10a, 10:30

Ikastaroa Edorta Salvadorrek gidatuko du

Ogia egiteko ikastaroa urriaren 17an eskainiko da Donezteben. 

Bi txanda eginen dira: helduak 10:00etatik 13:30era eta umeak 16:00etatik 19:30etara. Ikastaroan parte hartzeko helduek 10 euro eta umeek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta bertan eskuratzen den dirua ANELA elkarteari emanen zaio. Osasun neurriak beteko dira eta edukieta mugatua izanen da. Informazio gehiagorako eta izen-emateak 641 58 99 08 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun