Zubietako errotak Kultura Departamentuko dirulaguntza jasoko du

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 7a, 14:00
Zubietako Udalak 10.216,19 euroko dirulaguntza jasoko du

Kultura Departamentuak 135.383 euroko dirulaguntzak eman ditu bederatzi museo eta bilduma museografiko iraukorretarako. Onuradunen artean udalak, fundazioak, unibertsitateak eta beste erakunde batzuk daude, eta eskualdean, Zubietako Udalak jaso du dirulaguntza.

Hiru deialdietatik, lehenengoa egokitu zaio Zubietako Errotari. Modalitate honetan bi proiektu ezberdin bereizten dira: alde batetik, funtzionamendurako dirulaguntza eta, beste aldetik, prebentziozko kontserbaziorako. Esleitutako diru kopuru osoa  75.000 eurokoa da. Onuradunanen artean, eskualdean, Zubietako Udalak 10.216,19 euroko dirulaguntza jasoko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun