Intzakardi parkea berritzeko 54.500 euro erabiliko ditu Doneztebeko Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 1a, 11:00

Intzakardi parkea udazkenean erabilgarri izatea espero dute.

Dagoeneko Doneztebeko udal langileek parke zaharra kendu dute eta ondorengo asteetan berria paratuko dute Intzakardin. Udalak parke honetan 54.500 euro eskaseko gastua egin du. Horri esker, gaur egungo behar eta materialetara egokitu dute, batez ere zolari dagokionez. Udazkenean parkea moldatzeko lanak akitu eta erabilgarri izanen dela espero dute.

Adinekoentzako gailuak

Horrez gain, udalak adineko pertsonentzako bertze lau gailu gehiago paratuko ditu. Horrela, guztira beteranoen parkeak zortzi aparailu izanen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun