Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegia proiektuaz solasaldia ortziralean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 29a, 08:00
Baztango Gazte Asanbladakoek eta Aroztegia eta gero zer? plataformako kideek eskainiko dute solasaldia.

Heldu den urriaren 2an, ortziralean, dute hitzordua zineman.

Baztango Gazte Asanbladako eta Aroztegia eta gero zer? plataformako kideek Aroztegia proiektuaz eta ondorioez solasaldia eskainiko dute Doneztebeko zineman.  Ortziralean, urriaren 2an, 18:30ean dute hitzordua eta interesa duen orori bertaratzeko gonbidapena luzatu diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun