Urrizak eta Endikak ezaugarri desberdinetako materiala aukeratu dute final handirako

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 24a, 10:00
Endika eta Urriza gustura finalerako aukeratutako pilotekin. Saldiastarrak buruz buruko lehen finala du, Iruñekoak bederatzigarrena.

Larunbatean jokatuko dute buruz buruko erremonte txapelketaren finala Galarretan. Urrizak eta Endikak asteazken goizean aukeratu zituzten Kutxabanken txapelketaren final handia larunbatean jokatzeko sei pilotak. Javier Urriza iruindarraren bederatzigarren finala eta Endika Urrutia saldiastarrarena lehena izanen dira.

Urrizak pilota arinak eta biziagoak aukeratu zituen, Endikak fuerteagoak eta mugitzeko zailagoak. Finalera gogo handiz iritsi da Urriza, eta Endikak baino astebete gehiago izan du finala prestatzeko. Gose handiarekin jarraitzen du, horrek motibatzen baitu eta iazko arantza atera nahi baitu, Barrenetxea IV.aren aurkako finala galdu zuenean. «Ez daukat aitzakiarik larunbatean nire onena ez emateko», erran zuen.

Endikak gustura gelditu zen hautatutako pilotekin. «Ez zait gustatzen aukeraketa, baina oraingoan aukeratutakoarekin gustura geratu naiz. Finalerdikoen antzeko pilotak dira. Ez dira biziak, eta nire ustez ongi egokitzen dira nire jokura. Bereak desberdinak dira, pilota biziagoa bilatzen du».

Bere buruz buruko lehen finalerako, lasai dago oraingoz saldiastarra. «Badakit zer den finalak jolastea, eta horrek presioa hobeto eramaten laguntzen du», aipatu zuen Endikak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun