Uztalarkorta usategia behin behinekoz adjudikatu du Donamaria-Gazteluko Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 23a, 11:00

Donamaria-Gazteluko Udalak jakinarazi du Uztalakorta usategia behin behinekoz esleituta geratu dela.  J.M.J.-k hobetu du eskaintza eta 2.625€ ordaintzeko konpromisoa hartu du.

Donamaria-Gazteluko Udalak jakinarazi du Uztalakorta usategia aprobetxatzeko berriz ere enkante publikora aterako dutela sobre itxi bidez. Enkantean parte hartzeko epea irailaren 28ko 13:00ean bukatuko da. Hasierako prezioa 2.625 eurokoa da eta parte hartu nahi duten guztiek, prezioaren %10aren fidantza utzi beharko dute irailaren 28a baino lehen .

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun