Emanaldia gaztelaniaz izanen da eta segurtasun neurri guztiak beteko dira. Euria egiten badu, Ezkurra pilotalekuan eginen da.
Itsusia, gaiztoa eta mexikarra barruan duten mina eta amorrua kentzera helduko dira sarkasmo eta abesten bitartez. Beno, agian ez dira hiru etorriko, mexikarra bestondoarekin egonen baita. Geratzen diren biek kantuan, dantzan eta barrez paratuko dituzte Santa Luzia plazara hurbiltzen direnak.
Adriana Olmedo eta Nerea Bonito dira komedia musikal honetako aktoreak. Bertzeak bertze Rafaela Carra, ABBA edo Celia Cruzen abesti ezagunak ekarriko dituzte Doneztebera.