Nafarroako erremonte txapelketako finalerdietako gurutzaketak erabaki dira

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 21a, 20:00
Uterga nagusitu zitzaion Ezkurrari ortziraleko partidan, baina biak izanen dira finalerdietan.

Ligaxkan lehenbizikoak izan diren Uterga eta Otano, Aldabe eta Ionen kontra ariko dira eta Ezkurra II.a eta Barricart, Matxin III.a eta Azpirozen kontra

Ortziralean eta larunbatean Garesen jokatutako azken jardunaldiarekin erabakiak gelditu dira Nafarroako erremonte txapelketako finalerdietako gurutzaketak. Ortziraleko partidan, Xanti Uterga doneztebarrak eta Otanok 35-32 irabazi zieten Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrari eta Barricarti. Honela, Uterga eta Otano sailkapen buru izan dira eta Ezkurra eta Garces hirugarren. Larunbatean, berriz, Matxin III.ak eta Azpirozek 30-35 irabazi zieten Zeberio II.a eta Garcési. Azken hauek txapelketatik kanpo gelditu dira eta Matxin eta Azpiroz bigarren gelditu dira.

Gauzak honela, urriaren 2an eta 3an Tafallan jokatuko dituzten finalerdietako giritzaketak horrela gelditu dira: Uterga eta Otano (ligaxkako lehenbizikoak), Aldabe eta Ionen (laugarrenak) kontra ariko dira eta Matxin III.a eta Azpiroz (bigarrenak), Ezkurra II.a eta Barricarten (hirugarrenak) kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun