Nafarroako erremonte txapelketako finalerdiak erabakiko dira asteburuan Garesen

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 18a, 13:00
Xanti Uterga eta Josetxo Ezkurra aurrez aurre izanen dira berriz ere, oraingoan Garesen.

Ortzirale arratsaldean dagoeneko txartela segurtatua duten Uterga eta Ezkurra II.a izanen dira aurrez aurre

Nafarroako erremonte txapelketako final laurdenetako ligaxkako azken jardunaldia jokatuko da asteburu honetan Garesko Zamariain pilotalekuan. Ortziralean 19:30ean hasiko den jaialdiko partidan, dagoeneko txartela lortua duten bi bikote ariko dira: Xanti Uterga doneztebarra eta Otano, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra eta Barricart-en kontra ariko dira, ligaxkako lehen postuaren bila. Beraz, Doneztebeko lehengusu eta Agoizko lagunen arteko lehia izanen da.

Jaialdi honetako lehen partidan, Erburu eta Aimar Saldias oiztarra, Beñat eta Julen Larretxea doneztebarraren kontra ariko dira.

Larunbatean 18:00etan hasiko den jaialdian, txapelketako partidan, Zeberio II.a eta Garces, Matxin III.a eta Azpirozen kontra ariko dira. Hauek bai, finalerdietako txartela jokoan izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun