Urroztarrek urte batzuk daramatzate dantza entseguak egin eta herriko bestetan, Egu Berrietan, zein Malerreka Egunean ikuskinak eskaintzen. Aurten, denbora luzez geldirik egongo ondotik, hasiak dira entseguak egiten, aitzinetik ikastiasko dantzak errepasatu eta gehiago ikasteko. Igande goizetan elkartzen dira, 10:00etan.
Urritik aitzinera yoga klaseekin ere hasiko dira, Imanol doneztebarra gidari, astean behin eginen duten elkarretaratzea. Dagoeneko taldetxo bat egina bada ere, oraindik nahi duenak izena emateko aukera zabalik du.