Finalaurrekoa gorriz jokatuko duen Juaneneak hautatu zituen lehenik pilotak: hamar minutu baino guttiago behar izan zituen 129, 128 eta 127 gramoko hiru pilotak aukeratzeko. Pilota indartsuak, mugitzeko zailagoak. Endikari gehixeago kosta zitzaion, ez baita aukeraketen sobera zalea. Pilota bizixeagoak eta altura gehiago hartzen dutenak aukeratu zituen.