Eskolara oinez joateko bide seguruak zehaztu dituzte Donezteben

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 17a, 08:00

Doneztebeko Udalak, Malerrekako Mankomunitateak eta Doneztebeko San Miguel ikastetxeak eta Mendaur Institutuak elkarlanean, sei ibilbide identifikatu eta markatu dituzte ikastetxeetara oinez, bizikletaz edota patinetez joan ahal izateko.

Doneztebeko Udalak bide seguruak edo eskolara oinez joateko bideak martxan jartzeko panelak paratu ditu. Doneztebeko Udala, Malerrekako Mankomunitatea, San Miguel ikastetxea eta Mendaur Institutua dira ekimen honen bultzatzaile eta joan den apirilean abiatu behar zen ekimena atzeratu behar izan dute. Baina udan hainbat lan egin ondotik, dagoeneko sei ibilbide seguru identifikatu eta markatu dituzte ikastetxeetara oinez, bizikletaz edota patinetez joan ahal izateko. Plakak paratu dituzte eta lurreko seinaleak agudo markatzen hasiko dira.

Ibilbide bakoitzari kolore eta zenbaki bana egokituko zaio:

  1. Berdea: Mourgues ibilbidea: 10 minutukoa eta 750 metrokoa. Irteera 08:45ean.
  2. Urdina: Agorreta ibilbidea: 600 metrokoa eta 8 minutukoa. Irteera 08:45ean. 
  3. Laranja: Dorrea: 325 metrokoa eta 4,5 minutukoa. Irteera 08:50ean. 
  4. Morea: Ameztialdea: 250 metrokoa eta 3,5 minutukoa. Irteera 08:50ean. 
  5. Gorria: Zazpigurutze: 250 metrokoa eta 3,5 minutukoa. Irteera 08:50ean. 
  6. Urdina: Leitzaldea: 675 metrokoa eta 9 minutukoa. Irteera 08:45ean. 

Ekimena martxan paratu ahal izateko azkeneko seinalizazioak pintatzea eta bultzatzeko kanpaina burutzea faltako lirateke. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun