Heldu den astelehenetik aitzinera arratsaldez irekiko dute Doneztebeko liburutegia

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 16a, 10:00
Irailaren 21etik aitzinera arratsaldez irekiko dute liburutegia.

Astelehenetik ortziralera 16:00etatik 20:00etara egonen da zabalik.

Udan 09:00etatik 13:00etara ireki ohi zuten Doneztebeko liburutegia eta aste honetan, oraindik orain, ordutegi bera mantentzen du. Dena den, irailaren 21etik aitzinera, hau da, heldu den astelehenetik aitzinera, neguko ordutegia izanen du eta arratsaldez irekiko dute. Nahi duenak 16:00etatik 20:00etara erabilgarri izanen du liburutegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun