Hirugarren urtez segidan Kontxako Bandera zati bat Sunbillara

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 15a, 12:00

Gizonezkoetan Hondarribiak eta emakumezkoetan Oriok eskuratu dute Kontxako Bandera

Ezustekorik ez du utzi aurtengo Kontxako Banderak. Norgehiagoka handiaren ondotik, berriz ere bandera iazko irabazleen eskuetan erori zen igandean. Gizonezkoetan Hondarribiak eta emakumezkoetan Oriok eskuratu zuten.

Gizonezkoetan Hondarribia

Hondarribiako taldearekin izan zen Iker Mariezkurrena sunbildarra. Guztien ahaleginari esker, hirugarren urtez segidan lortu zuten garaipena Hondarribiako gizonezkoek.

1. Hondarribia: 39:26.52
2. Zierbena: 39:39.74 (+13.22)
3. Santurtzi: 40:02.40 (+35.88)
4. Orio: 40:02.66 (+36.14)
5. Bermeo Urdaibai: 40:09.70 (+43.18)
6. Donostiarra: 40:16.48 (+49.96)
7. Cabo: 40:38.66 (+1:12.14)
8. Zarautz: 41:22.66 (+1:56.14)

Bi jardunaldietako denborak gehituz, 39:26:52ko denborarekin lortu zuen 125. Kontxako Bandera Hondarribiak. Zierbena eta Santurtzi sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Emakumezkoetan Orio garaile

Emakumezkoetan, berriz, orio izan zen irabazle. Nagusitasunez irabazi zuen eta horri esker, bigarren Kontxako bandera lortu zuten. Donostiarra taldeak lehen metroetan segundo bateko aldea atera zion arren, Oriok aise eman zion buelta.

1. Orio: 21:59.80
2. Donostiarra: 22:13.84 (+14.04)
3. Donostia Arraun Lagunak: 22:27.26 (+27.46)
4. Tolosaldea: 22:31.92 (+32.12)
5. Hondarribia: 22:40.38 (+40.58)
6. Hibaika: 22:51.72 (+51.92)
7. Zumaia: 23:03.82 (+1:04.02)
8. San Juan: 23:22.20 (+1:22.40)

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun