Trafiko ordenantza azaltzeko bileren datak finkatuak dituzte Donezteben

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 15a, 08:00
Trafiko ordenantza berria ezagutzera emateko bilerak deitu ditu Doneztebeko udalak datozen lau ortzegunetan auzoz auzo.

Auzoaren arabera, irailaren 17an, 24an eta urriren 1ean eta 8an eginen dira, zinema aretoan 20:00etan

Azkeneko urtetan Doneztebeko udalak prestatu duen trafikoa arautzeko ordenantzak urrats garrantzitsua emanen du, irailean eta urrian bilera informatiboak eginen baitira. Bilera guztiak iluntzeko zortzietan zinema aretoan eginen dira. Ordenantza auzoka aurkeztuko denez, honako hitzordu eta auzoetan banatu da.

Irailaren 17an: Mourges Etorbidea, Nagusia, Intzakardi, Foru plaza, Rosa Seminario eta Merkatarien karrika (1-17).

Irailaren 24an: Elizagibela, Sagardia, Parrokia, Karrika Nagusia Intzakardiraino, Zeharbide Nagusia, Merkatuko etorbidea (Caixaraino) eta Santa Luzia.

Urriaren 1ean: Ameztia, Ameztia zeharbidea eta Merkatua (Caixatik Elgorriagako zubiraino).

Urriaren 8an: Leitzako errepidea, San Miguel auzoa, Zazpigurutze eta San Miguelgaina.

Bilera horiek egin ondotik, ordenantzak dagokion bidea jarraituko du onartu eta ezarpena lortu arte. Herriko mugikortasuna, bide segurtasuna eta trafiko antolaketa… arautuko ditu udalak ordenantza honi esker eta ahalik eta iritzi gehien biltzeko, bileretara agertzeko deia egin du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun