Buruz buruko erremonte txapelketako finalerako txartela elkarren kontra jokatu beharko dute bi saldiastarrek

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 14a, 18:00
Juanenea eta Endika. Bi saldiastarretatik bat izanen da buruz buruko finalean, Urrizaren kontra.

Juaneneak eta Endikak larunbatean jokatuko duten partidaren irabazlearen esperoan egonen da finalean Urriza

Pronostikoak bete eta buruz buruko erremonte txapelketako finalerdietako ligaxkako azken partidan eta Urrizak 24-30 irabazi zion Barrenetxeari. Gisa horretara, Iruñekoak finalerako txartela lortu du, ligaxkako partida guztiak irabazita eta Hernanikoa, gaur egungo txapelduna, txapelketatik kanpo gelditu da. Tartean gelditu dira bi saldiastarrak eta Aritz Juaneneak eta Endika Urrutiak elkarren kontra jokatuko dute heldu den larunbatean. Irabazleak finalerako beste txartela eskuratuko du. Hain zuzen, larunbatean Galarretako azken partidan elkarrekin jokatu zuten eta galdu egin zuten.

Larunbateko emaitzak

  1. Zaldua II.a -Aizpuru III.a, 40; Urrutia II.a-Arruarte, 34
  2. Barrenetxea IV.a, 24; Urriza. 30  KUTXABANK TXAPELKETA
  3. Ansa II.a-Larrañaga, 40;Juanenea-Endika, 36

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun