Nafarroako erremonte txapelketako jardunaldi bikoitza jokatu dute asteburuan. Ortziralean, Uharte-Arakilen, partida nagusian, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak eta Barricart-ek 33-35 irabazi zieten Zeberio II.a eta Garcési, sailkapena oraindik gehiago estutuz.
Lehenbiziko partidan, Erburu eta Ionek 35-31 irabazi zieten Matxin III.a eta Aimar Saldias oiztarrari.
Larunbatean Arbizun jokatutako jaialdian, lehen mailako txapelketan, Matxin III.a eta Azpirozek 25-35 irabazi zieten Aldabe eta Ioni. Bigarren partidan, Erburuk eta Julen Larretxea doneztebarrak 35-29 irabazi zieten Beñat eta Aimar Saldias oiztarrari.
Finak laurdenetako ligaxkako azken partidak asteburuan Garesen
Nafarroako erremonte txapelketako final laurdenetako ligaxkako azken partidak asteburuan jokatuko dituzte Garesen. Irailaren 18an, ortziralean 22:00etan, Zeberio II.a eta Garces, Matxin III.a eta Azpirozen kontra ariko dira, finalerdietarako txartel baten bila. Larunbatean, leku eta ordu berean, txartela segurtatua duten Xanti Uterga doneztebarra eta Otano, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra eta Barricart-en kontra ariko dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!