Sunbillan egin duten kontrol batean, Elizondoko polizia-etxeko foruzainek 42 urteko Zaragozako kamioilari bat salatu dute. Foruzaingotik adierazi dutenez, kamioiaren literan 11 urteko neskatoa zeraman segurtasun-uhala lotu gabe eta berari egin dioten drogaen testak positibo eman du marihuanan. Auto-garraioan zebilen kamioia ibilgetu egin dute foruzainek gidariari drogaren eraginak desagertu arte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.