Gaur ireki dute Doneztebeko kiroldegia

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 11a, 20:00
Segurtasun neurriak betez eta edukiera mugatuarekin ireki dute kiroldegia.

Koronabirusaren ondorioz denbora luzez itxita egon ondotik, Doneztebeko Udalak gaur ireki du herriko kiroldegia. Gaurtik aitzinera, edukiera kontuan hartuz eta segurtasun tartea betez erabilgarri izanen da.

Gaur, irailaren 11n, ireki dute Doneztebeko kiroldegia. Hemendik aitzinera, erabiltzaileek, osasun neurriak betez eta edukiera errespetatuz, erabilgarri izanen dute. Informazio gehiagorako bertara jo dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun